Mexikon sartu orduko konturatzen zara Kuba
irla bat dela, hitzez hitz esanda, alegia, itsasoko urez eta politikaren
ozeanoz inguratuta dagoela alde guztietatik. Bestela bi lurralde hauek hain
gertu egonda bertako gizartea ez zen hain desberdina izango. Eta desberdina da
arlo askotan, jendearen itxura fisikoan, hizkeran, janarietan...
Mexikarrek badute gaztelaniaz hitz egiteko
modu berezi eta propio bat, gure artean nahiko ezaguna dena, azentua, hiztegia,
esamoldeak.
¿Y de donde quitaron? De Cancun.
¿Y de donde vienen? De Europa.
Eta hemen askok eta askok:
¿Y desde Europa en
bici?, pues si que es lejos, edo Y ¿eso donde queda?
Kuban ez bezela, hemen gehienetan gu hasten gara
beraiekin hizketan, hau edo bestea non dagoen galdetzeko. Kuriosidadia
sortarazten dugu baina normalean inor ez da guregana erraz hurbiltzen. Orain
arte denek oso jator eta laguntzeko borondate handiarekin erantzuten digute.
Oso lasai ibiltzen gara hemen.
Gure oinarrizko alimentua: Tortillita |
Izan dira gure bidaiaren berri eman eta zeharo
emozionatu diren bi emakume ere. Yo si no tuviera el hijo tan pequeño tambien haria
este viaje. Que padre, que padre! zioen
besteak begiak ireki-irekiak zituela.
Guztien azken hitza bera izaten da toki guztietan.Guk muchas gracias esan eta
beraiek: "andale" edo "orale".
Horrela joan dira bi aste hauek Quintana Roo,
Yucatan, Campeche eta Tabasco estatuetatik. Orain Chiapasen murgilduko gara,
diotenez Mexikoko estaturik pobreenetarikoa, nahiz eta errekurtso natural ta
energetiko handienetarikoak izan. Betikoa, beste batzuek aberastasuna eraman
eta miseria zabaldu bertakoei. Yucatan penintsularen lautada handi hau atzean
utzi eta begi bistan ditugu gure aurrean Chiapaseko lehenengo mendi kateak. Zer aurkituko
ote dugu bailara horietan?
1 iruzkin:
Kaixo paria, azken aldian lanpeturik nabil. Hartuko dut tarte on Bat eta eguneratuko naiz zurekiko.
Argitaratu iruzkina