Beraz urtarrilaren 5ean bizikletei hautsak kendu eta hor abiatu gara Nikaraguaruntz.
GUATEMALA
Kamiolari guatemaldarren blokeoa El Salvadorreko mugan zerga berriaren aurka |
Guatemala ezagutu ondoren ez dugu uste Guatepeor ezagutuko dugunik. Ez bidaia honetan behintzat. Gogorra egin zaigu herrialde hau, tristura eta samina sentitzen duzu askotan eta gauza dexente nahasten dira koktela jasanezina egin arte, politika neoliberal basatiak nahi duena egiten ez baitago herri erantzunik, erlijio azoka hortik bazkatzen, bertakoen akulturizazio azkarra, pobrezia, alkoholmenpekotasuna, zikinkeria, armak toki guztietatik (kuriosoa zebait tokitan ikusi ditugun kartelak: "deposite su arma en la taquilla") ...Eta hori baieztatzeko edozein hiri, herri edo mendi auzotik bueltaxka bat egitea nahikoa duzu. Noski Atitlan, Antigua edo holako turismo negozioak aparte utzita.
San Cristobal Totoko merkatuaren ondoko panorama |
Garunean iltzatuta daukagu mutil gazte baten irudia San Cristobal Totoko merkatuaren inguruan,hiru aldiz izan gara bospasei egunez, eta beti hor ikusi dugu merkatuaren basura piloaren tartean, kalearen ertzean zerbait jateko bilatzen hogei bat kale txakurren tartean. Galtza zahar puskatu eta zikinak belaunetaraino erorita, begirada galdua, mugimendu motelak. Azken irudia basura tartean etzanda zegoela hartu genuen, jendea hara eta hona eta erreakziorik ez. Hor beste kale txakur bat besterik ikusten ez duen gizartea nola izendatu daiteke? Tristea.
Antigua |
EL SALVADOR
Beraz, El Salvadorreko marra zapaldu eta "Marak" entzuten dugu berehala. Gure lagun txirrindulari poloniarrak gure aurretik doa eta bere blogean (orain gaztelaniaz ere hasi da idazten) aipatzen du bere esperientzia El Salvadorren, hilketak, lapurretak... Hori da kontatzen dizutena eta TBn ikusten duzuna. Baina zer nahi duzue esatea? Guatemalatik etorrita, El Salvadorrek arnasberritu gaitu. Jendea abegi onez hartzen zaitu, solaserako prest dago eta gainera errepideen zabalerak lasai joatea ahalbidetzen dizu.
Marak: Edo "Pandillak". Fenomeno urbanoa, auzo marjinatuetan osatutako gazteen kuadrilak, biolentzia basatiaren bitartez auzo horietan kontrola eta boterea lortzen dutenak. Horra definizio orokorra eta ofiziala. Harrigarria El Salvadorrera sartu aurretik Guatemalako egunkari batean irakurri genuena Venezuelan aktoresa ezagun baten hilketaren harira. Munduko herrialde arriskutsuenen Ranking-a : 1. El Salvador, 2. Honduras eta 3. Venezuela, kasualitatea ote? Lehenengo biak orain zeharkatuko ditugu eta geroxeago joango gara Venezuelara. Ez dakigu zer irizpideren arabera eta nork egiten dituen sailkapen hauek, dakiguna da gaur egun, Amerika Latinoa munduko xake partidan AEBen interesentzat pieza arriskutsua bihurtzen ari dela eta AEBk direla munduarentzat arriskuaren txapeldunak.
Azukre kaña mozten |
ARENAren lelo nagusia segurtasuna da, hau da krimenaren aurkako borroka. Horretarako legedi militarra ezartzea da irtenbidea. Horrek "heriotz zigorra" ezartzea ekarriko luke. AEBen eredua esango genuke.
FMLN-k berriz, azken bost urte hauetako lanean sakontzea du ardatz. Jende xehearentzat laguntzak, azpiegituren garapena (ur eta argindarraren hornidurak), gizarte programak, hezkuntza etabar.
La Perla herria kostako ohianean |
Ilunabarrak, egunaren une atseginenak |
Herrian mokau bat egin eta gero lotarako ideiarekin bueltatzen garenean jabeak alkatea aurkezten digu. Bere taldearekin eseritzen gara zerbeza bana eskuetan dugula berehala. Ordu erditxo bat edo egoten gara hizketan berarekin, biharamunean goizo jaiki behar duela eta lana duela dio, joan aurretik. ARENAkoa da alkatea eta nabaritzen zaio. Lau urte darama karguan eta beste bi dauzka aurretik. Berriz aurkezteko den galdetuta "noski" dio. Asko pertsonalizatzen du egiten duena, dena herriaren alde baina era asistentzialistan, berak herriari mesedea egingo balio bezala. En fin, ezaguna estiloa gure Euskal Herrian ere. Estatuko hauteskundeen inguruan ere mintzatzen gara eta FMLNko hautagairengatik "antiguo jefe guerrillero" dio. Ño! bera ni bezela tanteatzen ari da eta zuhurtziaz hitzegiten du bazpaere, ez du terrorista aipatu. Guri azkenean zalantza bat geratzen zaigu, nork du hemen botere eta eragin gehiago, alkateak edota Housteneko morroiak?
3 iruzkin:
Houstoneko morroiak seguru!
Euskalherritik:
Joxelu San Sebastian
Aspaldiko! Susmo hori hartu nitxion nik ere.
Zaindu!
Aupa bikote:
Jode!!!zuen postaren zain eta irakurri eta aho bete hortz lagatzen nazue, bapo zabiltzate eta dagoeneko tokian tokiko "kasta"rekin ere harremanetan hasi zeate...jajajaja.
Hi,Pello, aprobetxatzen diat mezu hau aurretik idatzi duen Oriyoko mutil gazte hori agurtzeko,gaur egun hola dek komunikazioa gu gazteon artean, eskualde berdinean bizi eta hertamerikatik buelta agurtu behar.....jajaja.
Bueno, zaitu zaitezte eta aprobetxa.....
Igor
Argitaratu iruzkina