Garbi ikusi dugu nola dauden antolatuta herriz herri. Egun hauetan beraien lan kolektiboetan parte hartu dugu: kafea bildu, aletu, lehortu, tostatu...edan! Beraiek kafea saldu egiten dute eta ateratako diruarekin herriko arduradun ezberdinen bileren bidaiak ordaintzeko erabiltzen dute adibidez. Herritik herriarentzat.
Emakumeek eraberean bi lan kolektibo dituzte, oilategia eta txerrien hazkuntza. Nire botanarekin joan nintzen hauei bazka ematera. Sei bat hilabete behar omen du txita batek oilo bihurtzeko. Honetaz gain, platanal eta txile soroan lan egin dugu (garbitu, prestatu,) atxurrarekin.
Beste behin, herriko hezkuntza eta osasuneko (orokorra, huesera, partera, hierbera) promotoreekin hitzegiteko aukera izan genuen. Botiken aurrean, belarrei ematen diete lehentasuna, emakumeek etxean erditzen dute emagin honen laguntza dutela...Arbasoen jakintza bizirik dirau lurralde hauetan.
Hitz, keinu, irrifarre, malko, elkarrizketa, kantu, sentipen ugari eraman dute denboraren erritmoa egun hauetan. Zapatistek emandako 4 aldizkari eta 2 bideoetan laburbiltzen da beraien ibilbidearen zati bat (bigarren mailako ikastaroa aurten izango baita) baina ez liburu, ez unibertsitate, ez teoriek...ez digute erakutsitako komunitateak eta praktikak irakatsi diguten bezain ondo.
Beraiek dioten moduan "komunitatea bera da daukagun libururik onena".
HIZTEGI LABURRA
Ikasleak: Toki askotatik etorri dira, Chiapas, Mexico DF, Veracruz, Oaxaca. Guerrero, Tlaxcala,Yucatan, Cancun, (hauek denak mexikarrak) Kolonbia, Brasil. Argentina, Estatu Batuak, Alakant, Bartzelona, Madrid, Zaragoza, Onintza donostiarra (abuztuan Donostian bertan ezagutu genuena), Erriberako neska euskalduna, Frantzia, Alemania, Italia, Grecia...aipatutako hauekin guztiekin egon gara hizketan luzeago edo laburrago.
Botana edo Zaindaria: Nik "itzala" deituko nieke. Gau ta egun zure ondoan. Ez pentsa, lo egiteko ere 90zm zabalerako "ohe" berdinean egiten genuen. Elkarrekin oheratu, elkarrekin jaiki. gauean pixagurea izanez gero, han laguntzen zidan.
Paliakatea eta "PasamontaƱa": horrela ibiltzen direla uzten badezue oker zaudete. Horiek bakarrik argazki kamerak martxan daudenean jartzen dituzte. Segurtasunagatik ta identitate kolektiboa adierazteko. Bestela ezin zaie argazkirik atera, eta denok errespetatzen dugu arau hori. Horien azpian dauden aurpegiak ezagutu ditugu. Herritar xumeak, militante konbentzituak.
Urte Zaharra eta altxamenduaren XX. urteurrena: Mexicon gaueko 11k zirenean heldu zen urteberria zapatisten lurraldeetara. Guk "La Realidad" karakola hautatu genuen ospatzeko ta ezustean harrapatu gintuen urteberriaren hasiera.Gure ordulariak ordu partidista markatzen zuen. Horrela jakin genuen zapatisten ordua aurretik doala.
Militarren kuartelak eta bijilantzia postuak: Ugari ikusi ditugu, toki estratejikoetan kokatuak daude. Ez dute ageriko eraso edo enbarazu egiten gaur egun, baina hor daude, begira beti, ez dira joaten.
Txofer zapatistak: Askok ez dute gida baimenik. Duela gutxi nire zaindaria zihoan kamioneta geratu eta karneta eskatuta horrela erantzun zion txoferrak: "no tengo documentos del mal gobierno, somos bases de apoyo zapatistas". Militarrak: "adelante pues".
Gabonak: harritu gaitu ikusteak zapatistentzat egun hauek ez direla bereziak. Beste guztiak bezelaxe izan dira, aipamen edo ospakizunik ez. Erlijioa ez da aipatzen, nahiz eta errespetatzen den bakoitzarena, baina pribatuan daramaten zerbait da.
Infiltratuak: Zapatisten altxamenduaren urteurrena ospatzera mundu guztia gonbidatu zuten, salbuespen bakarrarekin: kazetariak. La Realidaden 3 kazetari ofizialista topatu zituzten izkutuan argazkiak ateratzen. Guztiak ezabatu eta ateraino "lagundu" zieten. Bazekiten gutako bakoitza "kazetari potentzial" ginela baina kazetari zapatistak.
Militantzia:
La Realidadetik San Cristobalera azken ikasleen (60 bat) karabanan irten ginen hilaren batean. 9 edota 10 bat ordutan egiten den bidea. Denbora horretan geldialdiak egiten dira kamioneten arazo mekanikoengatik. Ba kasu honetan guztion motxilak zeramana ezin izan zuten konpondu. Ba dator alderantzizkoi norantzatik kamioneta bat. Gerarazi ta "konpa" bat da. Arazoa konponduta. Buelta eman, motxilak igo ta aurrera. Hori bai, gasolina jarriko diote.
ONDORIOA
Gauza asko dira aipatu daitezkeenak zapatismoaren inguruan. Egun hauetan, irakurrita genekarrena errealitatearekin erkatzeko zortea izan dugu. Eta bai, zapatistek ez dute gezurrik esaten. Garrantzia handia du beraientzat zintzoa izatea. Gaizki egin dezakezu, okertu zaitezke, baina inoiz ezin dezakezu gezurrik esan.
Blog honetan geuk bizitakotik bizpairu ondorio orokor besterik ez ditugu aipatuko. (Zuek beste edozeren inguruan expreski galdetuz gero saiatuko ginateke erantzuten).
Bere testuinguruan ulertu behar da zapatismoa, dena bezala, Mexicoko eskalan jarrita lurralde txiki bat besterik ez. Tamainaz txikia, baina lantzen duten ideia nagusia (autonomia) mundura zabaltzen asmatu dutenak.
Zapatisten artean koherentzia da aipatzeko beste ezaugarri bat. Ez dago alderik teoria eta praktikaren artean, esaten dena eta egiten denaren artean, borrokaren eta bizitzaren artean. Gauza bera da.
Lurra da elementurik nagusiena (guk hori ahaztu egin dugu) bera da bizitza ematen diguna eta mantentzen gaituena, Amalurra. Berak jaten ematen digu, irakasten digu, sendatzen gaitu...
Kontraesanak ere badituzte, noski, baina badakite hori. Batzuk oso sustraiturik daude, mendeetatik hor daudelako. Baina beraiek barraskilo xumeak besterik ez dira, eta horregatik diote: "lento, pero avanzo".
Herriko "kale" bat |
Malenen familiako sukaldea |
Chayote |
Herriko sarrera |
Mexikoko "al ratito"-k gutxienez 2 ordu esan nahi du |
Oihana |
Non dago segurtasun uhala? |
Herri gaztea zapatistena |
Eskuelitako testu-liburuak |
Ikasle txartela |
Atzetik |
Bazkaltzeko oiloa hil genuen |
Oilo-salda berdurekin |
2 iruzkin:
Gustora jarraitzen dut zuen bira, eta pizkanaka ulertzen zapatizten burruka,jendea desberdina baina askatasun gosea lurralde guztietan berdina, ezango nuke;Atentzioa deitzen zidan tapatuta nola ibiltzen diran, orain ulertzen dut horren zergaitia, argazkiak ederrak dira ondo adiraztendute horko biziera, bere zailtazun guztiekin, Maialen... oso ederra ikusten zera.
Kaixo bikote!
Nohizbehinka ni ere zuen txoko honetan sartzen naiz eta jarraitzen ditut zuen ibilbideak. Guk hemen jarraitzen dugu gure eskolako "komunitatean" animo eta laister arte!
Joxelu San Sebastian
Argitaratu iruzkina